Kayan etnia

Thailandia iparraldeko padaung emakumea.
Thailandia iparraldeko padaung haurra.

Kayan etnia Myanmarren bizi den tibetar-birmaniar talde etniko bat da. Kayan taldearen barruan honako azpitaldeak daude: Kayan Lahwi (Padaung ere, shaneraz "jirafa-lepoko emakumeak", deitzen zaiena, ပဒေါင် [bədàʊɴ]), Kayan Ka Khaung (Gekho), Kayan Lahta, Kayan Ka Ngan, Kayan Gebar, Kayan Kakhi eta Bwe (Kayaw).

Padaung hitza Shan etniakoek erabiltzen dute, eta "jirafa-lepoko emakumeak" esan nahi du.

Kayan populazioa 40.000 ingurukoa da Shan estatuan eta 20.000 inguru Kayah estatuan. 2004ko estimazio baten arabera, 130.000 inguru dira guztira.


Developed by StudentB